Descárgate la app
Discapacidades y movimiento asociativo
Desgaitasun motak eta elkarte-mugimendua
Pertsona batek desgaitasun fisikoa edo mugitzeko desgaitasuna duela esaten dugu, gaitasun motorrak edo fisikoak gutxitzen edo ezabatzen zaizkionean, esaterako, gorputz-adar bat edo haren ohiko funtzionaltasuna fisikoki galtzen duenean.
Desgaitasun mota hori sortzen da bizkar-muineko arazoen, trafiko-istripuen, garezurreko traumatismoaren, muga fisikoak sortzen dituen gaixotasun medikoaren, anputazioen, sortzetiko malformazioen edo garun-hodietako istripuen inguruan.
Desgaitasun sentsoriala ingurunea (kanpokoa edo barnekoa) hautematea ahalbidetzen diguten zentzumenetako batean dauden gabeziei dagokie. Asalduak daude zentzumen guztietan, baina ezagunenak ikusmen- eta entzumen-desgaitasuna dira.
Adimen-desgaitasuna honela definitzen da: 70etik beherako IKek eragindako funtzionamendu intelektualaren muga oro, gizartean parte hartzea eta autonomiaren garapena zailtzen duena eta zailtasunak sortzen dituena arlo akademikoan edo lan-esparruan. Adimen-desgaitasunaren maila desberdinak daude.
Desgaitasun psikikoaz hitz egiten dugu nahasmendu konduktualak eta moldaerazko portaerak agertzen direnean, oro har, nahasmendu mentalen baten ondorioz.
Desgaitasun organikoa organoren batean urritasunen bat duten pertsonengan agertzen da, eta horrek mugak sortzen ditu haien eguneroko bizitzan eta pertsonak komunitatean duen parte-hartzean. Adibidez, diabetesak edo bihotzeko arazoek sor ditzaketen gabeziak.
Azkenik, desgaitasun anizkoitza aurreko gabezia batzuen ondoriozko mugen konbinazioa da. Adibidez, itsu dagoen eta adimen-urritasuna duen pertsona bat, edo gorreria duen pertsona paraplegiko bat.
DESGAITASUNA ETA ELKARTEGINTZA
Desgaitasun motaren bat izateak, oro har, sufritzea dakar, norberarentzat pentsatua izan ez den ingurune batera ezin egokitzeagatik.
Hori dela eta, desgaitasuna duten pertsonei herritar-izaera osoa emateko borrokan ari diren gizarte-mugimendu asko daude, bai eta pertsona horiek kontuan hartzen dituen gizarte batean garatu ahal izateko ere.
Horrek esan nahi du, adibidez, kaleak eta higiezinak irisgarri egiteaz kezkatzea, erakundeak erabili ahal ditzaten eragitea, eta, azken batean, desgaitasunen bat duten pertsonen kasuistika eta oraindik eskubide osoa ez duten gizarte-esparruak pluralak eta askotarikoak diren bezain aldarrikapen pluralak egitea.
Nafarroan, desgaitasuna duten pertsonen elkarteak federazioetan biltzen dira. Hauek dira nagusiak: CERMIN Nafarroa (Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea), COCEMFE Navarra (Nafarroako Gutxitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Elkarteen Federazioa) eta FEAPS (Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen Aldeko Nafarroako Elkarte eta Entitateen Federazioa). Horiek guztiak kolektibo horien aldeko elkarte-mugimendua bultzatzera, haien erabateko gizarteratzea lortzera eta erakunde kideen jarduerak koordinatzera bideratuta daude, haientzat eta haien familientzat prestakuntza, lan-arloko jarduerak, aisialdiko jarduerak, kirol-jarduerak eta abar sustatuz.
Cermin Nafarroak honako elkarte hauek biltzen ditu:
Cermin Navarra Cermin Nafarroak honako elkarte hauek biltzen ditu:
• ACODIFNA, Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonak Koordinatzeko Nafarroako Elkartea.
• ADACEN, Nafarroako Kalte Zerebralaren Elkartea.
• ADISCO, Desgaitasuna duten Pertsonen Corellako Elkartea.
• ANA, Autismoaren Nafarroako Elkartea.
• ANASAPS, Osasun Mentalerako Nafarroako Elkartea.
• ASDN, Down Sindromearen Nafarroako Elkartea.
• ASORNA, Pertsona Gorren Nafarroako Elkartea
• ASPACE, Garuneko Paralisiari Laguntzeko Nafarroako Elkartea.
• COCEMFE Nafarroa, Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Nafarroako Elkarteen Federazioa.
• EUNATE, Entzumen-defizita duten Pertsonen Senideen Nafarroako Elkartea.
• PLENA INCLUSIÓN Nafarroa. Adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien aldeko Nafarroako Elkarteen eta Erakundeen Federazioa.
• IBILI, Desgaitasun fisikoa edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzako IBILI elkartea.
• Nafarroako ONCE, Itsu Espainiarren Erakunde Nazionala.>> info gehiago
• RETINA NAVARRA, Nafarroako Erretina Elkartea.
Gaur egun hamahiru elkartek eta erakundek osatzen dute Plena Inclusión.
- ANFAS
- Bidean elkartea
- Atena fundazioa
- Ciganda Ferrer fundazioa
- Nafarroako Tutoretzako Fundazioa
- Javier egoitza
- Andrés Muñoz Garde HBIko gurasoen elkartea
- El Molino HBIko gurasoen elkartea
- Isterria HBIko gurasoen elkartea
- Torre Monreal HBIko gurasoen elkartea
- Monjardin eguneko zentroko gurasoen elkartea
- La Atalaya egoitza eta eguneko zentroko gurasoen elkartea
- Oncineda egoitzako gurasoen elkartea
CERMINen barruan dago, halaber, COCEMFE Navarra, Nafarroako Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Elkarteen Federazioa, 17 entitate eta/edo elkarte biltzen dituena:
- ACCU Navarra Crohn eta Kolitis Ultzeradun Elkartea
- ADELUNA Nafarroako Lupus Elkartea
- AFAN Nafarroako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea
- AFINA Nafarroako Fibromialgia, SFC eta SQM Elkartea
- Nafarroako ALCER. Giltzurruneko gaixotasunen aurka borrokatzeko elkartea
- AMIMET Erriberako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkartea
- ANADI Nafarroako Diabetes Elkartea
- ANAPAR. Nafarroako Parkinson Elkartea
- ANELA Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea
- ANL Laringektomizatutako pertsonen Nafarroako Elkartea
- ANPHEB. Nafarroako Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Elkartea
- ASNAEN Gaixotasun Neuromuskularren Nafarroako Elkartea
- ATEHCNA Nafarroako gibeleko eta bihotzeko transplantatuen eta gaixoen elkartea
- EM Nafarroa Esklerosi anizkoitza Nafarroa
- HIRU HAMABI Haurren Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartea
- FQ NAVARRA Fibrosi Kistikoaren aurkako Elkartea
- FRIDA Nafarroako Fibromialgia eta SFC Elkartea
- SARAY Nafarroako Bularreko Minbiziaren Elkartea