Herritarren Arretarako Bulego Mugikorra

Ordutegia

Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak herri hauetan emango du zerbitzua:

  • Ekainaren 16tik - 20ra: Larraga. Ordutegia: 8: 45etik 14:30era.
  • Ekainaren 23tik - 27ra: Kaseda. Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.
  • Ekainaren 30etik uztailaren 4ra: Villafranca. Ordutegia: 09:00etatik 14:15era.
  • Uztailaren 8tik - 11ra: Olazti/Olazagutia. Ordutegia: 09:00etatik 14:15era.
  • Uztailaren 14tik - 18ra: Corella. Ordutegia: 09:15etik 13:45era
  • Uztailaren 21etik - 24ra: Peralta. Ordutegia: 09:15etik 14:15era.

Ezaugarriak eta Zerbitzuak

Bulego mugikorraren helburua da Administrazioaren zerbitzuak landa-ingurunera hurbiltzea, 20.000 biztanletik beherako Nafarroako herrietara:

  • Nafarroako Gobernuan eskaintzen diren zerbitzuei buruzko informazioa emango dizugu.
  • Erregistro-erakunde bat gara, hau da, edozein Administraziotara iristea nahi duzun dokumentazioa bilduko dugu.
  • Nortasun digitala sortzen eta erabiltzen lagunduko dizugu. Nortasun digitala gako bat da, eta administrazio publikoekin Internet bidez kudeaketak egiteko balio du.
  • Internet bidez kudeaketak egiten lagunduko dizugu.
  • Nafarroako Foru Administrazioari buruz dituzun kexak eta iradokizunak bildu eta bidaliko ditugu.
  • Zure proposamenak entzun eta hobe daitezkeen gaien berri emango diegu Nafarroako Gobernuko departamentu desberdinei.
Irisgarritasun-zerbitzuak
Irisgarritasun unibertsalarekin dugun konpromisoa