2025ko ekainaren 4a

Nafarroako Gobernuak laguntza berriak sustatu ditu enpresako ibilgailuak txatar bihurtzeko

Energia Zuzendaritza Nagusiari baimena ematen dio 300.000 euroko laguntzak emateko banakako ebaluazio-erregimenean
Pneumatiko pilatuak.
Pneumatiko pilatuak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, baimena eman dio Energiaren, I+G+b Enpresarialaren eta Ekintzailetzaren Zuzendaritza Nagusiari enpresa-ibilgailuak txatar bihurtzeko beste laguntza-sorta bat emateko, banakako ebaluazioaren bidez. Lehen urrats horren ondoren, xede horretarako aurreikusitako 300.000 euroko gastua baimenduko duten izapideak hasiko dira, eta laguntzen oinarri arautzaileak onartuko dira, ondoren Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko direnak. Argitaratu ondoren, laguntza horiek eskatzeko epea irekiko da. Laguntza horiek partikularren ibilgailuak txatar bihurtzeko berriki baimendutakoei gehituko zaizkie, horiek ere deialdia egiteko izapidetze-fasean baitaude.
 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).