Inprimatzeko bertsioa play_circle_filled

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia

Gil Sevillano González

Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano.
camera_alt
Biografia

1961ean Madrilen jaiotakoa. Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.

Farmazian lizentziaduna da.

Bere ibilbide profesionalari dagokionez, irakasle bezala hasi zen Madrilen. 1989/90 ikasturtean, funtzionario bezala, Burlatako Lanbide-Heziketako Institutuan hasi zen, gaur egun Burlatako Lanbide-Heziketako Bertakotutako Zentroa bezala ezagutzen dena. Aholkularitza eta Irudi Pertsonaleko Prozesuetan espezialista da.

1994an, aipatutako zentroaren zuzendaritza-taldean sartu zen eta gaur egun zuzendaria da. Horretaz gain, Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteko (ADIZE) zuzendaria ere bada.

Zentroaren ordezkari moduan eta heziketa alorreko kolaboratzaile moduan parte hartu du,  baita ere, 2000. urtetik aurrera Nafarroako hezkuntza zentroetan eratutako garapenerako eta kalitate-kudeaketa sistemen ezarpenerako sare desberdinetan.

Era berean 2011n Arangurengo Udaleko zinegotzia izan da Herri Hautagaitzatik. 

2019ko abuztuan, Hezkuntza Departamentuaren baitan, Hezkuntzako zuzendari nagusi izendatu zuten, eta 2023ko abuztuan berriz izendatu zuten.

2024ko azaroan, Hezkuntza Departamentuaren baitan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusi izendatu zuten.